Bihar ostirala, hilak 25, Artziniegako Jaietako argazki-lehiaketaren sari banaketa egingo da. Lehiaketa Builaka animazio-taldeak antolatu du eta jaietan zehar egindako argazkirik onenak saritzea du helburu. Guztira hamabost parte-hartzaile egon dira eta 72 argazki aurkeztu dituzte.
Epaimahaiaren sariak emateaz gainera, ikusleek euren argazkirik gogokoena aukeratuko dute, herri-saria jaso dezan. Ekitaldia 21:00etan hasiko da Museoko aretoan
2009/09/28 at 09:46
Irabazlea Lorea Rementeria izan zen, eta ikusleen saria Nerea Loroñok jaso zuen. Zorionak.
2009/09/28 at 17:59
Ta non ikus daitezke argazki saridunak?