• Izena Nerea Loroñok proposatu zuen, eta logotipoa Miren Díezek.
• Uda ostean irtengo da kalera eta zortzi orrialde izango ditu.

artziberriBadakigu azkenean zeintzuk izango diren udalak kalera aterako duen aldizkari berriaren izena eta irudia. Martxoa eta apirila bitartean proposamenak hartzeko lehiaketa jarri zen martxan, eta parte hartzaile bi izan dira irabazle; izan ere, izena Nerea Loroñok proposatu zuen, aldizkariaren izaera berriemailea azpimarratuz, eta logotipoaren irudirako Miren Díezen diseinua aukeratu da, zertzelada berdeekin hiriaren kokalekua eta ingurunea irudikatzen dituelako.

Aldizkaria uda ostean hasiko dira kaleratzen eta hiru hilerik behin aterako da, 1000 aleko tirada batekin, bai etxeetan doan banatzeko, bai udalean eskuragarri uzteko. Zortzi orrialde izango ditu guztira, denak koloretan, eta hainbat gai jorratuko dira: urbanistikoak, udal-albisteak, ingurumen-kanpainak, euskara, kultura… Gainera, giza- edo kultur-arloan ezagunak diren pertsonei ere elkarrizketa egingo zaie eta historiari buruzko erreportajeak agertuko dira.