· Urizahar auzo-elkarteak Gorpuzti Eguna ospatuko du alde zaharrean.

· San Antonio jaiak izango dira Barratxi auzoan, hainbat ekitaldirekin

Asteburu honetan ez da aspertzeko aukerarik egongo Artziniegan. Alde batetik, eta hirugarren urtez jarraian, Alde Zaharreko bizilagunek auzoko jaieguna antolatu dute barikurako, eta bestetik, San Antonio jaiak izango dira zapatuan eta domekan.

Azken hamarkadetan galduta egon da Gorpuzti Eguna ospatzeko ohitura, eta duela hiru urte hain zuzen, Urizahar elkarteak, auzoa biziberritu eta dinamizatzeko ahaleginen artean, jaiegun hau  berreskuratzea lortu zuen. Aurten bariku honetan ospatuko da, ekainak 12, eta arratsaldez izango dira ekitaldiak:

· 17:00etatik aurrera, umeentzako jolasak.
· 20:00 Ardoa eta tortilla denontzat, auzokoek emanda. Eskertuko zaie eskuzabalak direnei.
· 20:00 Erromeria Richar eta Otegirekin.

San Antonio jaiei dagokionez, zapatu goizean hasiko dira eta gauera arte jai-ekitaldi ugari egongo da, tartean luntxa, umeentzako jolasak eta gaueko berbena. Domekan mus-txapelketa izango da protagonista:

Ekainak 13, larunbata

· 9:00 Jaien hasiera eta txosnaren irekiera
· 12:00Meza
· 13:00Luntxa eta trikitixa
· 17:00Umeentzako jolasak eta poseoak ponian.
· 18:00Igel-txapelketa
· 20:30Odoloste-jana
· 00:00Berbena “Yumas Band” taldearekin.
· 4:00Txokolatada

Ekainak 14, igandea

· 13:00Meza
· 14:00Dantzaldi-vermouth Montenegro erretegian.
· 17:00Mus-Txapelketa. Izen-ematea 40 euro.