Aurten bigarren urtez, Artziniegako Udalak portada-lehiaketa deitu du jaietan erabiliko den irudia (bai eskuko egitarauan bai hormako karteletan) aukeratzeko.  

Aurkeztutako lanek honako ezaugarri jakin batzuk bete beharko dituzte, besteak beste, koloretan izatea eta 80 cm luze eta 60 cm zabal izatea. Gaia librea izango da, baina Artziniegako jaiekin hartu-emana eduki beharko du ezinbestean. Erabilitako teknika artistikoa edozein izan daiteke. Testuari dagokionez, “ARTZINIEGAKO JAIAK 2009” agertu beharko da, eta ondoren “Arteko Gure Amaren Ohorez” testua euskaraz eta gaztelaniaz (euskaraz handiago). Azkenik, Artziniegako armarria azaldu beharko da.

Lanak aurkezteko epea ekainaren 10ean amaituko da eta epaimahaiak hilaren 19an emango du jakitera bere erabakia.

Oinarriak / Bases

2008 kartela