Hamargarren urtez jarraian, datorren astean Artziniegako X. Euskararen Astea ospatuko da. Horretarako Artziniegako Udaleko euskara batzordeak, euskara-zerbitzuaren eta hiriko elkarteen laguntzaz, hainbat ekitaldi atondu ditu astelehenetik larunbatera, euskararen presentzia eta normalizazioa sustatzeko asmoz.

Ekitaldiak esan bezala astelehenean bertan hasiko dira, maiatzaren 11an, Jon Maiaren “Bidaia Intimoak” dokumentalarekin. Asteartean ere Museoan izando da hitzordua, Juanjo Hidalgo historialariak txakolinari buruz emango duen hitzaldiarekin. Ostegunean umeen txanda izango da, eskolan egingo den jaialdiarekin eta arratsaldeko tailerrekin. Asteburura begira kaleko giroa izango da protagonista: ostiralean triki-poteoa egingo da alde zaharretik eta larunbatean herri bazkari itzela Goiko Plazan.
Deskargatu egitaraua: triptikoa-1