Beste urte bat igaro da eta berriro ere hemen ditugu Artziniegako Jaiak. Aurreko domeka honetan egin den ohiko enkantea izan da jaien iragarle, baina aste honetan egingo diren ekitaldiak gorabehera, ostiralean emango diogu benetako hasiera jaiei. Egun horretan 17:00etan hasiko dira ekitaldiak futbito-finalaurrekoekin, eta ondoren, Goiko Plazako zurrakapotea eta kalejira egindakoan, txupinazoa botako da udaletxetik 21:00etan. Aurtengo pregoilariak Artziniegan oso ezagunak diren gizon bi izango dira: Martin Ribacova eta Ginés López. Pregoiaren ostean portada lehiaketa saria emango zaio Iratxe Ofizialdegi irabazleari. Gauean musikarako tartea izango da, alde batetik Continente Taldearen berbenarekin, eta bestetik Fase musika-taldearen kontzetuarekin.

Zapatuan ere eguna bete-beterik dator, eta ez da aspertzeko unerik izango: Igel, bolo, tiragoma edota pintxo lehiaketa, bonbona-lasterketa, Goiko Plazako herri-bazkaria… Gainera, egun horretan egitarau ofizialetik kanpoko ekitaldi batzuk ere egongo dira, izan ere, Artziniegako Gazte Asanbladak doako paella-jana antolatu du frontoian bazkalordurako, eta ondoren bertso-triki-poteoa. Gauean EGAN talde mitikoaren berbena egongo da.

Asteburua amaitzeko, Antzinako Azokaren XI. edizioa ospatuko da domekan egun osoz, eta betiko moduan, berakatz-zopa Artekalen arratsaldeko 21:00etan.

Jarraitu irakurtzen egitaraua osorik ikusteko.

ABUZTUAK 31, IGANDEA

11:00 – Meza Santua Santutegian
11:45 – Ama Birjinarentzako eskaintzen XXVIII. Enkantea

IRAILAREN 1tik 4ra

EKIOZU! ERAKUSKETA PLAZA BERRIAN, HONDAKINEN KUDEAKETARI
BURUZ. JAIETAKO TXOSNAN EDALONTZI BERRERABILGARRIAK
ERABILIKO DIRA

IRAILAK 4, OSTEGUNA

19:00 – “Diez años del Mercado de Antaño” bideoa
Museoan.
20:30 –Warmia eta Mazuriako Unibertsitateko (Olsztyn, Polonia) abesbatzaren kontzertua
Santutegian.

IRAILAK 5, OSTIRALA

17:00 – Futbito finalaurrekoak, kiroldegian.
18:00 –Mahai-futboleko finalak, Igerilekuko tabernan
“Artziniegako Jaiak 2008”
argazki digitalen lehiaketa hasiko da, BUILAKAk antolatuta
19:45 – Jai-Batzordeak aurreko urte guztietako pregoilariei Goiko Plazara joateko gonbitea luzatzen ie, bertan talde-argazki bat egiteko.
20:00 – Bolanderak botako dira
eta Zurrakapotea hartuko da Goiko Plazan, (PK-2 eta Akerberri
Neskak)
20:30 – Kalejira TURUTARRA
fanfarrearekin alde zahareña zehar; Goienkale, Barrenkale eta Garai Plaza.
21:00 – Pregoia ,Txupinazoa eta alde zaharreko kalejira
hasiko da erraldoi eta buruhandiekin. Artziniegako Jaiak I. Portada
Lehiaketako saria emango zaio txapeldunari.
22:30 –Berbena CONTINENTE orkestrarekin
00:00 –Kontzertua: FASE + Talde sorpresa,
Futbol Zelai Zaharrean. Txosna egongo da
00:00 – 03:00 – Preben-Jaia frontoian: alkohol
eta beste drogei buruzko informazio zerbitzua

IRAILAK 6, LARUNBATA

11:00 Neska alebinen Futbol 7ko lauko torneoa
La Barcena zelaian, “Arteko Gure Ama” bertako taldeak hartuko
du parte.
II. Tiragoma Lehiaketa Udal Pilotalekuan,
(Dime-Dime eta Ikusgarri)
12:00 Alde zaharreko jai- argazki erakusketaren inaugurazioa Udaletxe
Zaharrean (Urizahar)
12:30 II. Pintxo Lehiaketa Goiko Plazan
14:30 –Herri Bazkaria Goiko Plazan: indabak guztiontzat. Vital
Kutxan eman behar da izena irailaren 3a baino lehen (Zenbatekoa:
5,00 euro)
17:30 – Igel jaurtiketa Goiko Plazan ( Goma Bi )
18:00 –Bolo txapelketa udal Bolatokian (Errondo elkartea)
18:30 –Herritarren arteko Sokatira Goiko Plazan
19:30 Munduko XVI. Bonbona Txapelketa eta Haurren II.
Garrafoi Lasterketa Goienkalen ( Goma Bi)
21:00 –Antzinako Futbito “Viejas Glorias”.
22:30 –Berbena EGAN taldearekin

IRAILAK 7, IGANDEA

10:00 – 20:00 Erdi Aroko XI. Azoka alde zaharrean
12:00 –Meza Santutegian, Bleibet abesbatzak Erdi
Aroko errepertorioa abestuko du
21:00 –Berakatz zopa Artekalen, Txoko La Jarrillak antolatuta

IRAILAK 8, ASTELEHENA

12:00 Suziriak jaurtiko dira Arteako Andra Mariren ohorez.
Meza Nagusia Arteako Santutegian (Koadrilek zaindariaren irudiaren
aurrean lore-sortak uztea polita litzateke)
17:30 –Iturritik Iturrira I. kronoigoera (“El Resbalón”
eta “Luciano” aldapan), Artziniegako txirrindulari elkarteak
antolatuta. Maila guztiak.
19:00 Dantzaldia DUO MARFILekin
Scalextric pista, kontsultorio gainean.
21:00 –Herriko esku-pilota txapelketako finalaurrekoak
(Pilota herriko elkartea)

IRAILAK 9, ASTEARTEA

UMEAREN EGUNA
11:00 –Suziriak jaurti eta umeentzako jolasak
eta tailerrak hasiko dira Herriko Frontoian. Umeentzako txokolate
Jana.
14:00 –Umeentzako bazkaria Arteko landan (bakoitzak
bere ogitartekoa)
16:00 – 20:00 –Umeentzako parkea (puzgarriak, zezen mekanikoa eta
quadak)
17:30 –Teledirigitutako autoen ginkana
Garai Plazan (bakoitzak bere autoa ekarri behar du).
18:00 Erdu eta atera zure buruhandirik kuttunenarekin
argazki bat!!! Frontoian.
19:00 –Scalextric pista, kontsultorio gainean
20:00 –Artziniegako Jaiak 2007 argazki digitalen
lehiaketako partaideen argazkiak proiektatuko dira Museoan

IRAILAK 10, ASTEAZKENA

17:30-20:30 –Grafitti, Skate eta Roller tailerra Udal Pilotatokian.
20:00 –Artziniegako Jaiak
2007 argazki digitalen lehiaketako argazkiak proiektatuko
Dira

IRAILAK 11, OSTEGUNA

17:00 –Bizikleten ginkana Udal Pilotatokian (Artziniegako
Txirrindulari Elkartea)
18:30 –Umeentzako berbena Teatro Trapero del Río
taldearekin: “Hoy Fiesta”.
19:00 –Scalextric pisa, kontsultorio gainean
20:00 –Tokiko Skaterren bideoen emanaldia
Museoan

IRAILAK 12, OSTIRALA

17:00 –Futbito Finala (Betoker).
17:30 Umeen 3×3 Txapelketako finalak Udal Pilotatokian (Arteko Gure Amaren
futboleko ekipoa)
19:30 –Gimnasia Erritmikoko erakustaldia
Udal Pilotatokian
20:00- Areto- dantzen erakustaldia
Frontoian.
21:00 –Koadrilen afaria Barrenkalen
21:30 –Pilota partiduak herriko eskolako ikasleen artean
22:00 –Erico esku-pilota txapelketako finalak
23:00 –Berbena ARIZGOITI Taldearekin

IRAILAK 13, LARUNBATA

14:00 Herri-bazkaria Arteko Landan
17:00 –Herri Kirolak: Sokatira eta Txingak (ezkongabeak VS ezkonduak,…).
18:00 Otsatira igoera oxigeno barik (Ganzorrotz). Lehen sailkatuak 60,00
euroko saria izango du
18:30 –Buruko ileak kolorez margotzera!!!
19:00 – Ama Birjinari Salbea Santutegian
19:30 –Herrira jaitsiera QUEREMOS AGUA! URA NAHI DUGU! oihukatuaz. Koadrilak
pankartak diseinatzera animatu nahi ditugu, Arteako Zelaietatik
oinez jaitsi zen lehenengo aldiko 30. urtemuga baita
aurten
21:00 –Esku-pilota partidua
22:30 –Su-festak
23:00 – Berbena PENSILVANIA orkestrarekin

IRAILAK 14, IGANDEA

9:00-14:00 Artziniegako Hiria XI. Margolan Lehiaketa ( ARTEA)
9:30-20:30 – Artziniegako Hiria II. Blood Bowl Lehiaketa Udaletxe Zaharrean
11:00 –Artziniegako Hiria Txirrindularitzako
XV. Sari Nagusia, kadete maila, Xavier Angulo eta José
Iván Fernández bertako txirrindulariek parte hartuko dute.
Patata Tortilla eta Marmitako Lehiaketa
Goiko Plazan
()
14:00 –Gure Adinekoen omenezko bazkaria, Irailaren 9a
baino lehen eman behar da izena VITAL Kutxan (zenbatekoa:
5,00 euro)
16:30 –Mus Azkarreko txapelketa Udal Pilotatokian
17:30 –Pintura lehiaketako sarituen berri emango da
eta partaideen koadroak erakutsiko dira Museoan
18:30 Herri Kirolak ( Bizindar)
20:00 –Odoloste dastaketa Goiko Plazan, ardoarekin
ondo bustita
20:30 Erromeria Rafa Pinedorekin
23:00 –Jaien amaierako traka, cava eta olibak
geratzen direnentzat.

Para leerlo también en castellano, puedes ver la programa_artziniegakojaiak08